INPRESIOA

Egunkariak, aldizkariak, publizitate gehigarriak edota marketing kanpainetarako argitalpenak modu azkarrean, kantitate handian eta prezio onenetan argitaratu ahal izateko Offset inpresio sistemak eskaintzen dituen abantailak erabiltzen ditu Bidasoak bere lanetan, bereziki entregarako garaian kalitatea eta azkartasuna azpimarratuz.

24 ordutan

Offset inpresio sistemak eskaintzen dituen abantailei esker, zure argitalpena 24 ordutan egin ahal izango duzu Bidasoan. Entregarako garaian kalitatea eta azkartasuna eskainiko dizkizugu.


Kalitate aukerak

Kalitate irizpideak bermatu ahal izateko IFRA erakundetik markatutako erakusleak jarraitzea da Bidasoaren asmoa eta gero eta argitalpen gehiagotan erabiltzen dugu ISO Newspaper araudia.

Bidasoan argitaratu ditugun lanetako batzuk ikusi nahi badituzu, klikatu hemen.