NOR GARA

Bidasoa Inprimatzeko Zentroa 2010ean sortu zen bi euskal komunikabide nagusiren inprimaketa lanei erantzun integral bat eman asmoz. Egunkariez aparte, aldizkari edota publizitate liburuxken inprimaketa lanak aurkitzen dira Bidasoaren aktibitate nagusien artean.

Kalitatezko produktuak, epe motzetan eta prezio onenetan eskaintzea du helburu Bidasoak, eta horretarako teknologia berrien aldeko apustua egiten du. Bezeroei eskainitako arretari garrantzia berezia ematen dio enpresak eta zentzu horretan, gertutasunak eta bezero bakoitzari eskainitako arreta indibidualizatuak definitzen dute gure izaera.

Instalazioak: hiru sekzio nagusitan banatuta ditu Bidasoak bere instalazioak: aurreinpresioa, inpresioa eta postinpresioa. 1.818 m2-ko azaleran, azpimarratzeko modukoak diren instalazioak ditu. Era berean, komunikazio sare nagusien ondoan dago kokatuta Bidasoa Inprimatzeko Zentroa, A8 autobidearen irteeran, Donostiatik 30 minutura, eta Baiona, Bilbo eta Gasteiztik ordubetera.